XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Funtzio errepikatuak.
Propp-ek ikusi zuenez, zenbait funtzio bi aldiz edo gehiago azaltzen da ipuin berdinean, Propp-en egituran, dagokien lekuan behin, eta geroago berriz ere bai.

Hori, ipuinek izan duten bilakaeraren ondorio bat izango litzake, beste aldaketa askoren artean gerta daitekeen bat, baina lehen eredua kolokan jartzen ez duen aldaketa.

Errusiako ipuinen lehen eredua aurkitzerik proposatzen ez denez gero, kondairan zehar gertatutako bilakaeraren beharrik ez du Bremond-ek gertaera hori argitzeko, multzo taxutuen askatasuna aski bait zaio horrelako eraketak ulertzeko eta onartzeko.

3) Funtzio bikoitza.
Propp-en iritziak azaltzerakoan batzuetan ekintza bat bi funtzioren burutzea bezala agertzen zela ikusi dugu.

Hau da, lehen-pertsonaiak zerbait egitean debeku bat hauts dezake ta une berean maltzurkeria bat onar, eta, hori horrela izanik, bere ekintza une berean , ta bezala azaltzen zaigu.

Hori, halere, onartu ezinezko gauza da Propp-en katea eta funtzioak mugatzeko printzipioa gogoan hartzen baditugu.